Jon Aizpuru bigarren Haize Orraziko igerialdian

Uztarria.eus 2012ko ira. 4a, 14:29

Izarraitz igeri Elkarteko lau igerilarik hartu zuten parte proban, eta Pablo Etxeberria bosgarren izan zen senior mailan.

Joan den zapatuan jokatu zen Donostian, Haize Orraziko VI. igerialdia, eta han izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko lau kide. Infantil mailan Maialen Aizpuru, Joanes Astigarraga eta Jon Aizpuru lehiatu ziren, eta Jon Aizpuru bigarren izan zen 700 metroko proban. Maialen Aizpuru hamargarren izan zen eta Joanes Astigarraga hogeita laugarren. 

Igerialdian parte hartu zuen Izarraitzeko laugarren igerilaria Pablo Etxeberria izan zen, eta senior mailako proban bosgarren sailkatu zen.

Haize Orraziko igerialdia denboraldiko probarik luzeena da. 

Izarraitzeko igerilariak Gipuzkoako Distantzia Luzeko XII. Ligan arituko dira datorren asteburuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide