Gaur, asteartea, hasiko dira judo ikastaroak

Uztarria.eus 2012ko ira. 4a, 14:46

Helduen (12 urtetik gora) taldeari zuzendutako ikastaroa izango da gaur, 19:30ean hasita. Gainontzeko taldeek aurrerago hasiko dute ikastaroak, baina datak zehazteko dituzte oraindik.

Iraila iritsi da, eta horrekin batera hasi dira edo hastear daude herriko taldeek-eta antolatutako ikastaroak. Kimura Judo Klubekoek ere gaur, asteartea, hasiko dituzte ikastaroak. Helduen mailakoak (12 urtetik gora)  hasiko dira aurrena, eta 19:30ean izango dute aurreneko saioa igerilekuko azken solairuan.

Gainerako taldeak, haurrak eta infantilak, geroago hasiko dira ikastaroetan, eta datak zehazteko dituzte oraindik. 

Kimura taldekoek ikastaroetan parte hartzeko gonbita luzatu die herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide