Matrikulazio epea zabalik dago Azpeitiko Helduen Eskolan

Uztarria.eus 2012ko ira. 5a, 12:48

Irailaren 14a bitartean dago zabalik matrikulazio epea, eta Oktogonoan eman behar da izena 09:30etik 13:30era bitartean.

Ikasturte berriaren harira, Azpeitiko Helduen Eskola Publikoan (EPA) matrikula egiteko epea zabalik dago irailaren 14a, ostiralak, arte. Matrikula egiteko Helduen Eskola Publikoko eraikinera, Oktogonora, joan behar da 09:30etik 13:30era bitartean. Matrikula doakoa da.

Honako ikasketak egiteko aukera dago:

  • Bigarren Hezkuntzako Graduatua.
  • Unibertsitaterako Sarbide Probaren prestaketa.
  • Goi Mailako Heziketa Zikloetarako sarbide probaren prestaketa.
  • Hizkuntzak.
  • Informatika.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide