Erdi Aroko azokan hartuko dute parte musika eskolako ikasleek

Urola Kostako Hitza 2012ko ira. 5a, 12:55

Musika eskolakoek aurreko ikasturte bukaeran egindako jaialdiko une bat.

Juan Antxieta Musika Eskolan matrikula egiteko epea irekita dute; ikasleek bihar hasiko dute ikasturtea.

Urteroko legez, hainbat musika instrumentu ikasten hasteko aukera dago Juan Antxieta Musika Eskolan. Musikako hastapeneko ikastaroetan hasteko sei urte eduki behar dira. Hortik aurrera edozein herritarrentzako ateak zabalik dituzte Azpeitiko Musika Eskolan, "helduentzako talde bat ere osatzen dugu, eta nahiz adinean aurrera eginda egon batzuk animatzen dira musika edota instrumentuak ikastera".

Matrikula egiteko aurreneko aldia maiatzean zabaldu zuten, eta orain irailean beste aldi bat dute irekita. "Taldeak osatu arte matrikula egiteko aukera dago", dio Mari Jose Bikendi Juan Antxieta musika eskolako zuzendariak. Izena emateko 943-816263 telefono zenbakira deitu daiteke edota musika eskolara joan behar da. Bulegoko ordutegia dute, astelehenetik ostegunera 10:30etik 12:30era eta 17:30etik 19:30era artean, ostiraletan, berriz, 10:30etik 12:30era.

Ikasturte berria bihar hasiko dute musika ikasleek, "musika entzun, ikusi eta bizitzen ikasteko helburuarekin". Herriko hainbat ekimenetan ere parte hartzen dute eta ikasturte berriko lehen
ekimena hilaren bukaeran Azpeitian egingo den Erdi Aroko azokan egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide