Iraurgiko lehen taldea hasi da denboraldi berrirako prestatzen

Urola Kostako Hitza 2012ko ira. 5a, 18:00

Denboraldi berria prestatzeko Iraurgiko gizonezkoen lehen taldearen entrenamenduan parte hartu duten jokalariak. (Iraurgi SB)

Asteburuan jokatuko du denboraldi aurreko lehen partida, Basconiaren kontra, Gasteizen. Iraurgik lehen taldea osatzeko ateak zabalik ditu oraindik, barruko jokoa itxiko duen pibot bat
fitxatu nahi baitu.

Espainiako Zilarrezko Adecco ligako Iraurgi SB taldea den boraldi berrirako motorrak berotzen hasi da. Urriaren 13an hasiko du denboraldia Iraurgiko gizonezkoen lehen taldeak. Etxetik kanpo jokatuko du partida, Grupo Eulen Carrefour Avilaren kontra. Denboraldi aurrekorako partidak lotuta ditu, eta, besteak beste hilaren 21etik 23ra artean Euskal Kopako lehen fasea jokatuko du.

Iurgi Caminosen mutilek joan den ostiralean egin zuten aurreneko entrenamendua, kantxako
lanen aurretik lan fisikoa eginez. Taldeak fitxatutako azken jokalariak ere entrenatu ziren: Lance Kearse eta David Nurse estatubatuarrak, Antonio Pantin galiziarra eta Lander Lasa tolosarra. Haiekin batera, Josu Urbizu, Unai Martinez eta Lorenzo Villegas denboraldi aurrekoa lehen taldearekin egingo duten gazteak aritu ziren, eta baita Asier Ibargutxi ere. 

Caminosek jokalari gazteak deitu ditu denboraldi aurrekorako taldea osatzeko. Izan ere, Iraurgiko Mikel Motos (Donostia, 1993), Ibon Guridi (Azpeitia, 1992), Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) eta Aitor Zubizarreta (Azpeitia, 1995) denboraldi aurrekoa Lagun Aro GBCrekin egiten ari direlako.

Iraurgik lehen taldea osatzeko ateak zabalik ditu oraindik, barruko jokoa itxiko duen pibot bat
fitxatu nahi baitu.

Azken fitxaketak

Iraurgi SBk lehen taldea osatzeko bi amerikar eta galiziar bat fitxatu ditu. Amerikarrak David Nurse eta Lance Kearse dira. Nurse (joko antolatzailea eta eskolta) Australiako Ligan jokatzetik dator Urolako saskibaloi taldera, eta aurreneko aldiz ariko da Espainiako Zilarrezko Adecco Ligan.

Kearse, berriz, Iraurgira NCAA2ko Eckerd College taldetik datorren 23 urteko hegaleko
pibota da. Iraurgikoek honi buruz adierazi dutenez, "fisikoki oso indartsua da, eta garaiegia ez izan arren borrokatzeko gaitasun handia dauka eta erreboteak lortzen oso iaioa da".

Denboraldi aurrekoa

- Irailak9, igandea. Basconia ISB, Gasteizen.

- Irailak15, larunbata. ISB-Tarbes,17:30ean, Azpeitiko kiroldegian.

- Irailak 21, ostirala. Goierri ISB, Urretxun. Euskal Kopako lehen fasea.

- Irailak 23, igandea. ISB-Santurtzi, Azpeitian. Euskal Kopako lehen fasea.

- Irailak 29, larunbata. ISB Oviedo, Azpeitian.

- Urriak3, asteazkena. Oviedo ISB, Oviedon (Asturias, Espainia).

- Urriak 6 eta 7. sailkatuz gero, Euskal Kopa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide