Irailaren 10ean hasiko dituzte entrenamenduak Izarraitz Igeri Elkartean

Uztarria.eus 2012ko ira. 5a, 19:18

Berrikuntza gisa, lehiaketetan parte hartu gabe baina igeriketan sakondu nahi duten 12 urtetik gorakoentzako saioak egiteko aukera eskainiko dute.

Izarraitz Igeri Elkartea ere prest da ikasturte berriari ekiteko. Hain zuzen ere, irailaren 10ean, datorren astelehenean, hasiko dituzte entrenamenduak udal igerilekuan, "ohiko ordutegiarekin", elkartetik jakinarazi dutenez.

Berrikuntza gisa, lehiaketetan parte hartu gabe baina igeriketan sakondu nahi duten 12 urtetik gorakoentzako saioak egiteko aukera eskainiko dute. 19:00etatik 20:00etara egingo dituzte aipatutako saioak, egunero. Izena eman nahi dutenek igerilekura gerturatu behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide