Olazagutia eta Miranda de Ebro arteko trena martxan jarri zuteneko urteurrena gogora ekarri nahi izan dute Gasteizen, Green Capital programazioaren barruan. Horretarako, Gasteizko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuen Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioarekin, eta egoitza Azpeitian duen fundazioaren esku geratu zen gaur inauguratu duten erakusketaren antolaketa.
Horrela, Azpeitiko museotik hainbat material eraman dute Gasteizera: irudiak, agiriak, eta jantziak, erlojuak, txistuak edota altzariak, besteak beste.