Atez atekoaren kontra eta edukiontzi bilketaren aldeko sinadurak jasoko dituzte asteburuan

Uztarria.eus 2012ko ira. 7a, 12:36

Zapatuan eta igandean jasoko dituzte sinadurak plazan, Jose Artetxe kalean eta Sanjuandegin.

Birziklatzea edukinontzien bidez egitearen aldeko eta atez ateko bilketa inposatzearen aurkako sinadura bilketarekin jarraituko dute EAJkoek asteburu honetan ere. Zapatuan, irailak 8, eta igandean, hilak 9, egingo dute bilketa, eta datozen asteburuetan ere jarraituko dutela azaldu dute.

Sinadura bilketa plazan egingo dute 11:30etik 13:30ak arte, eta 12:00etatik 14:00ak bitartean, Jose Artetxe kalean (Juantxo Txiki-Pastorkua-Ametsa tabernak gunea) eta Sanjuandegin (Jubilatuen egoitzaren aurrean) jarriko dituzte postuak.

Azpeitiko EAJk uztailaren bigarren asteburuan jarri zuen martxan edukiontzi bidezko hondakin bilketaren alde eta atez atekoaren kontrako sinadurak biltzeko kanpaina.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide