Lau gaztek lehen botoak hartuko dituzte Jesusen Lagundian, Loiolan

Uztarria.eus 2012ko ira. 7a, 12:48

Loiolako Santutegia.

Pobrezia, kastitate eta obedientzia botoak egingo dituzte 23 eta 28 urte bitarteko lagunek, 13:00etan.

Hogeita hiru eta hogeita zortzi urte bitarteko lau gaztek Jesusen Lagundian lehen botoak hartuko dituzte bihar, zapatua, Azpeitiko Loiolako Santutegian, 13:00etan hasita. Pobreziazko, kastitateko eta obedentziako botoak egingo dituzte gazteek, eta horien bidez euren "bokazio erlijiosoaren egiazkotasuna" baieztatuko dute. Lehen boto horiek Nobiziatuaren hezkuntza denboraldiaren bukaerakoak direla jakinarazi du Jesusen Lagundiak, eta bi urte irauten dutela gaineratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide