Bertanek erosketa baleak banatuko ditu hilaren 23a bitartean

Uztarria.eus 2012ko ira. 7a, 13:01

Erosketa bale horiek elkarteko dendetan gastatzeko dira, eta eskuratzeko beharrezkoa da erosketak Bertan txartelarekin ordaintzea.

Bertan Merkatari Elkarteak hilaren 3az geroztik, elkarteko dendetan gastatzeko 5 euro, 10 euro, 20 euro eta 50 euroko erosketa baleak banatzen ari da. Erosketa bale horiek eskuratzeko beharrezkoa da Bertan txartelarekin ordaintzea.

Stock azoka

Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak egindako eskaera tarteko, aurten ere Erdi Aroko azokarekin batera, elkarteko dendarien Stock Azoka egingo da irailaren azken aste bukaeran. Hilaren 29an eta 30ean izango dira azokak, eta Bertanekoek esan dutenez, aurten ere "herriko denda ugarik hartuko dute parte bertan eta eskaintza handiak izango dira".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide