Corrugadosen alde, manifestazioa

Uztarria.eus 2012ko ira. 10a, 12:18

Joan den zapatuan, hilak 8, Corrugados Azpeitiako langileen alde manifestazioa egin zuten ehunka lagunek herrian. ELA eta LABek deitu zuten manifestazioa, Corrugados Azpeitiako langileei babesa emateko, eta plazan hasi eta BBVA parean bukatu zuten mobilizazioa. Herritarrez gain, bertan izan ziren, besteak beste, Eneko Etxeberria alkatea eta zenbait zinegotzi, eta baita ELA sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñoz eta LABeko Ainhoa Etxaide ere.


Ekainaren 15etik daude greba mugagabean, langileak kaleratzearen aurka eta enpresaren etorkizuna argitzeko eskatuz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide