Areto dantza ikastaroetan izena eman daiteke

Uztarria.eus 2012ko ira. 11a, 11:59

Jose Mari Orbegozo izango da irakaslea eta ordutegi aukera zabala dago. Izena igerilekuan edota kiroldegian eman daiteke.

Areto dantza ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago, saioak joan den astean hasi baziren ere. Jose Mari Orbegozo izango da irakaslea eta zapatuetan igerilekuan eta ostegunetan kiroldegian izango dira saioak. Hasiberrientzako ikastaroa, berriz, astearteetan izango da, kiroldegian.

Ikastaroetan parte hartzeko Azpeitiko Kirol Patronatuko bazkideek hileko 20,11 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, 35,11 euro. Ordutegi aukera zabala dago eta izena igerilekuan edota kiroldegian eman daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide