Aurkeztu dituzte auzo alkateak

Uztarria.eus 2012ko ira. 12a, 12:45

Behetik gora ezkerretik hasita, Eneko Etxeberria alkatea, Xabier Mujika, Angel Mari Oiarzabal, Rosa Buldain, Aritz Epelde zinegotzia, Jabier Gurrutxaga, Mari Jose Azkue eta Ainhoa Beristain zinegotzia.

Atzo, asteartea, aurkeztu zituzten "Azpeitia hobeago baten alde borondatez lan egiteko konpromisoa hartu duten" auzo alkateak. Lasaoko auzo alkatea Mari Jose Azkue izango da; Matxinbentakoa Xabier Mujika; Angel Mari Oiarzabal izango da Urrestillakoa; Aratzerrekako Rosa Buldain eta Jabier Gurrutxaga, berriz, Nuarbekoa.

Atzo, asteartea, aurkeztu zituzten "Azpeitia hobeago baten alde borondatez lan egiteko konpromisoa hartu duten" Lasaoko, Matxinbentako, Urrestillako, Aratzerrekako eta Nuarbeko auzo alkateak. Lasaoko auzo alkatea Mari Jose Azkue izango da; Matxinbentakoa, Xabier Mujika; Angel Mari Oiarzabal izango da Urrestillakoa; Aratzerrekako Rosa Buldain eta Jabier Gurrutxaga Nuarbekoa. Udaletxeko ordezkarien arabera, "auzoetako bizilagunek urruti sumatu dute sarri Udala": "Auzoetako batzorde eta alkateen ekarpenekin, Udalaren eta auzoetako bizilagunen harreman iraukorra bermatuko da".

Aukeraketa prozesua "gardena" izan dela adierazi dute: "edozein auzotarrek izan du bere burua aurkezteko aukera eta, bestela, auzotarrek proposatu eta erabakita hartu dira karguak". Udal ordezkarien arabera, "Udalaren funtzionamendua aldatzeko beste pauso bat da hau, eta herritarren eskatzen duten parte-hartze eredu berrietara egokitzen ari gara, pixkanaka-pixkanaka, baina etenik gabe".

Azpeitiko Udaleko ordezkarien aburuz, "taldeek eta elkarteek egiten duten ekarpena oso garrantzitsua da Azpeitiarentzat. Horregatik, uste dugu, boluntario lan horrek aitorpen politikoa eta babes instituzionala behar duela". Udal ordezkariek azaldu dutenez, "kudeaketa eraginkor baterako ezinbestekoa da eragileen eta Udalaren arteko elkarlana bultzatzea.

Honakoak dira auzo alkateen egitekoak:

- Auzo batzarretako bilerak deitu eta horietan buru izatea, eta eztabaidak zuzentzea.

- Batzarraren akordioak exekutatu eta betearaztea.

- Baserri bideen eta Udal basoen kontserbazioa zaintzea, eta hiri zaintzako zerbitzuak egiten direla eta Udal ordenantzak bete daitezen zaintzea.

- Auzoetako batzarretako bileretara joan eta horietan parte hartzea.

- Auzorako interesgarriak diren obra proiektu eta zerbitzu guztiei buruzko informazioa ematea.

- Udalari proposatzea auzorako interesgarriak diren obrak egiteko eta zerbitzuak emateko.

- Tokian tokiko gaiak kudeatzen, auzotarren parte-hartzea sustatzea.

- Udalaren alkateak eskuordetutako beste batzuk.

- Udalak eskatutako gai guztietan informatzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide