Arrakasta izan dute parrokiako bisita gidatuek

Uztarria.eus 2012ko ira. 12a, 14:03

Jende gehien abuztuaren 11n eta 18an bertaratu zen, eta bisitariak madrildarrak, valentziarrak, kataluniarrak, korearrak eta frantsesak izan dira. Iraurgi Lantzenekoen arabera, "guztiak ahozabalik gelditu ziren bakardadearen kapera ikusi eta gero".

Iraurgi Lantzen garapen agentziak udako oporraldirako parrokiako eta Bakardadearen kaperako bisita gidatuak antolatu zituen. Baita Pintxo Tour, edo Bost geldialdi historian ekimenak ere, besteak beste.

Parrokiako bisita gidatuak egiteko gutxienez zortzi laguneko taldeak osatu behar izan dituzte, eta Iraurgi Lantzenekoen arabera, "hori ez da bisitentzat oztopoa izan". Izan ere, aurreikusitako bisita guztiak egin dira, zapaturo, 12:00etan hasita.

Jende gehien abuztuaren 11n eta 18an bertaratu zen, eta bisitariak madrildarrak, valentziarrak, kataluniarrak, korearrak eta frantsesak izan dira. Iraurgi Lantzenekoen arabera, "guztiak ahozabalik gelditu ziren bakardadearen kapera ikusi eta gero".

Oraindik ere egin daitezke bisitak, baina aurrez eman behar da izena Loiolako Turismo bulegoan. Bisitari bakoitzak bi euro ordaindu beharko ditu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide