Animatze al haiz gaztetxien parte hartzea?

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gaztetxie 2012ko ira. 12a, 20:06

Bihar, ostirala, izango da batzarra, 18:30ean hasita, Gaztetxean. Ikasturte hasierako batzarra izango da.

Aupa gazte! 

Urtero legez, ikasturte hasierako batzar zabala egingo dugu datorren ostiralean. Bertan, Gaztetxearen erabileraren berri emango dugu: zergatik eta zerri erantzuteko sortu zen Gaztetxea, adibidez. Horrez gain, bertaratzen direnek, Gaztetxearekiko ze iritzi daukaten jasotzea ere nahi dugu; besteak beste, gure etxe honekiko ze espero duten, zer sumatzen duten faltan... Gaztetxeko talde guztiak ere aurkeztuko dira (Komunikazioa, Gazte Problematika, Aisialdia, Azpiegitura, Kontu Lepo eta Barra). 

Hori guztia ikusita, animatuko al haiz Gaztetxean parte hartzera? Animatu eta agertu batzarrera. Ez haiz damutuko!!!

Irailaren 14an, ostirala, 18:30ean, Gaztetxean.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide