Espetxe politika salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, plazan

Uztarria.eus 2012ko ira. 14a, 11:48

Bihar, zapatua, egingo dute kontzentrazioa 19:00etan hasita, plazan. Herrirakoek salatu dutenez, "Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoak hil honen 16an beteko ditu 23 urte espetxean. Ezarri zioten zigorra aspaldi betea izan arren, barruan mantetzen dute".

Herrira mugimenduak deituta bihar, zapatua, elkarretaratzea egingo dute, 19:00etan hasita, plazan. Herrirakoek azaldu dutenez, "Espainiako gobernuaren espetxe politika, Europako giza eskubideen konbenioaren gainetik, bai eta giza eskubideak babesteko Europak indarrean dituen instrumentuen gainetik ari da egiten". Gaineratu dutenez, "Estrasburgoko giza eskubideen tribunalak 197/2006 bizi osorako doktrinaren inguruan emandako ebazpenarekin ere berdin. Estraburgoren arabera ilegala eta eskubide urratzailea den doktrina aplikatzen jarraitzen du Espainiako gobernuak eta antzerakoa gertatzen da Frantziako Estatuaren kasuan ere".

Herrirakoek esan dutenez, bizi osorako doktrina aplikatua duten 69 presoren artean aurkitzen da Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiar presoa: "Hil honen 16an beteko ditu 23 urte espetxean. Ezarri zioten zigorra aspaldi betea izan arren, barruan mantentzen dute aipatutako doktrina aplikatuta". 

Bestalde, Espainiar gobernuak abian duen espetxe politika salatzeko Estrasburgon egingo du hainbat ekimen Herrirak. Azpeitiko Herrirakoek adierazi dutenez, "herriko dozena bat lagun joan da Estrasburgora".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide