Martxan da Gazteria Saila

Uztarria.eus 2012ko ira. 17a, 12:35

Gaurtik aurrera zabalik izango dira Gazte Informazio Bulegoa eta Iturritxoko eta Txiki Txoko ludotekak. Bihar, asteartea, zabalduko dute Gaztelekua.

Gaur, astelehena, hasi da martxan Gazte Informazio Bulegoa, udako oporren ostean. Astelehenetik ostiralera egongo da zabalik. Astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan goizez egongo da irekita, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Astelehen eta ostiral arratsaldetan irekita egongo da, eta astearte eta ostegunean ere arratsaldez zabalduko dute, 16:30etik 20:00etara. Bulegoan gazteen intereseko gaien inguruko informazioa eskainiko da, liburuak eta aldizkariak mailegatu, ikasle, irakasle edo aterpedike txartelak egin, edota gazteen zuzendutako Bidaiatuz ekimenaren antzekoak bideratu.

Herriko ludotekak, Iturritxiki eta Txiki Txoko ere gaur, hilak 17, irekiko dira. Ohiko ordutegia izango dure, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara. Bertaratu nahi duten gaztetxoek bazkide egiteko aukera izango dute, izen-emate fitxa bete eta urtean 12 euro ordainduta.

Gaztelekua bihar, asteartea, irekiko dute 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat. Asteartetik zapatura egongo da irekita; astegunetan, 17:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan 16:00etatik 20:30era. Gaztelekuan gazteentzako hainbat tailer, ekintza, irteera, hitzaldi eta eztabaidak antolatuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide