Itsasi Euskal Kultur taldeak aurtengoan ere martxan jarriko du bere dantza eskola, eta lau urtetik gorako (2008an jaiotakoak barne) edozein neska-mutilek hartu dezakete parte ikataroan.
Izen-ematea gaur, astelehena, arratsaldean hasiko da, 17:30etik 19:30era bitartean, eta asteazkena, hilak 19, izango da inskribatzeko azken eguna. Izen-ematea Itsasiren lokalean egingo da, Urola kaleko seigarren zenbakian. Edozein zalantza izanez gero, 943 151849 da telefono zenbakia. Ikasle bakoitzaren urteko kuota 60 eurokoa izango da.