Tonbolako zenbaki sarituen ordezko txanda

Uztarria.eus 2012ko ira. 17a, 13:23

Bi lagunentzako asteburu-pasaren zenbaki sarituaren jabea soilik agertu da hamabost egunotan, eta Nerea Arrieta Odriozola izan da saritua. Gaurtik aurrera, hamabost egun ditu Kirurin lau lagunentzako afariari dagokion zenbaki sarituaren ordezkoaren jabeak saria eskuratzeko. 9894 da afariaren ordezko zenbakia.

Uztarria Komunikazio Taldeak santioetan eta saninazioetan Erdikalean irekita izan duen tonbolak azken zozketa eginez itxi zituen ateak abuztuaren 1ean. Hori dela-eta, zenbaki sarituen jabeek hilaren 15era, zapatua, bitartean dagozkien sariak jasotzeko aukera izan dute, eta Eroski Bidaiaken eskutik bi lagunentzako asteburu-pasaren zenbaki sarituaren jabea soilik agertu da hamabost egunotan. Nerea Arrieta Odriozolak jaso du saria, 3514 zenbakiari esker.

Hori dela-eta, Kirurin lau lagunentzako afariari dagokion zenbaki sarituaren ordezkoak hamabost egun ditu (hilaren 30era arte) Uztarriaren egoitzatik (Perez Arregi plaza, 1 behea) pasatu eta saria hartzeko. Afariaren ordezko zenbakia 9894 da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide