Jada eman daiteke izena Azpeitiko Karate Elkartean

Uztarria.eus 2012ko ira. 18a, 12:51

Ikastaroetan izena emateko edota informazioa eskuratzeko Azpeitiko igerilekura joan behar da.

Azpeitiko Karate Elkarteko 2012-2013 ikasturterako izena emateko epea ireki dute. Dagoeneko helduentzako saioekin hasi dira, baina haur eta gaztetxoentzakoak hasteko daude, hain zuzen bihar, asteazkena, hasiko dira.

Saioak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira, bederatzi urte artekoek 17:30etik 18:30era eta bederatzi eta hamalau urte bitartekoek 18:30etik 19:30era. Helduentzako saioak astearte, asteazken eta ostiraletan dira, 19:30etik 20:30era artean.

Karateko ikastaroetan izena emateko edota informazioa eskuratzeko Azpeitiko igerilekura joan behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide