Baigerak hainbat ikastaro jarriko ditu abian

Uztarria.eus 2012ko ira. 18a, 18:26

Gimnasia, yoga, josketa, puntua eta eskulan ikastaroez gain, areto dantzen ikastaroa ere aukeran jarri dute aurten. Ikastaroen gaineko informazioa jasotzeko edota izena emateko, erretiratuen elkarteko bulegora joan behar da, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era.

Baigera herriko erretiratuen elkartea hainbat ikastaro ari da prestatzen ikasturte honetarako. Erretiro Aktiboa deritzon proiektuaren barruan, gimnasia, yoga, josketa, puntua eta eskulan ikastaroak abian jarriko dituzte. Horiez gain, Azpeitiko erretiratu eta pentsiodunek areto dantzen ikastaroa ere aukeran izango dute, Jose Mari Orbegozo irakasle dutela.

Ikastaroen gaineko informazioa jasotzeko edota izena emateko, erretiratuen elkarteko bulegora joan behar da, astelehenetik ostiralera, 10:30etik 12:30era.

Asturiasen

Atzo, astelehena, hasi eta bost egunez, Baigerako hainbat bazkide Asturias aldean ibiliko dira, elkarteak antolatutako irteeran. Bi autobusetan joan dira azpeitiarrak Asturiasera eta, han, egunero izango dute txangoren bat egiteko parada.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide