Igeriko Master mailako taldea osatzekotan dira

Uztarria.eus 2012ko ira. 19a, 12:34

"Itsas zeharkaldietan, triatloian eta beste hainbat txapelketetan parte hartzeko zaletasuna dago herrian eta Master mailako taldea sortzeko aukera aztertzen ari gara", esan dute Izarraitzekoek.

Azpeitian uretako hainbat kirol egiteko dagoen zaletasunaz jabetuta, Izarraitz Igeri Elkartekoak Master mailako taldea osatzeko aukera aztertzen ari dira. "Itsas zeharkaldietan, triatloian eta beste hainbat txapelketetan parte hartzeko zaletasuna dago herrian eta Master mailako taldea sortzeko aukera aztertzen ari gara", esan dute. Interesa dutenek igerilekuan jaso dezakete izena emateko inprimakia.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide