Urkullu Azpeitian

Uztarria.eus 2012ko ira. 19a, 12:36

Atzo, asteartea, Azpeitian izan zen Iñigo Urkullu EAJren EBB-eko presidentea eta Eusko Jaurlaritzako lehendakarigaia. Lehenengo Tecnalia bisitatu zuen alderdiko ordezkari batzuekin batera. Tartea zen Alex Etxeberria azpeitiar legebiltzarkidea. Gero, 20:00ak aldean, batzokian hitzaldia eskaini zuen Urkulluk, eta hainbat herritar bertaratu zen hitzaldia entzutera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide