Boulderra jarri dute Xoxoten

Uztarria.eus 2012ko ira. 19a, 12:38

Gaztetxo batzuk Boulderrean. (Xoxoteko aterpetxea)

Xoxoteko aterpetxeko hormetako batean Boulderra jarri berri dute, eta aterpetxekoek jakinarazi dutenez, "helduleku handiak jarri ditugu haurrak erraz ibili daitezen".

Xoxotera igotzen direnek magalean eskalatzeko aukera ere izango dute aurrerantzean. Izan ere, Xoxoteko aterpetxeko hormetako batean Boulderra jarri berri dute. Aterpetxekoek jakinarazi dutenez, "helduleku handiak jarri ditugu haurrak erraz ibil daitezen eta erorketetan minik ez hartzeko zeozer jarriko dugu laister". Gainera, gaztetxoek "heldu baten zaitzapean" egon behar dutela ere adierazi dute aterpetxeko arduradunek.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide