'Erreleboa' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko ira. 19a, 13:02

Obrako bi aktorren izen-abizenak eman behar zituzten bazkideek lehiaketan parte hartzeko, eta Arroxa Borda Egia eta Jaione Uranga Arocena dira irabazleak.

Igandean, hilak 23, Sanagustin kulturgunean izango den Erreleboa antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 

Obrako bi aktoreen izen-abizenak eman behar zituzten bazkideek parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Joseba Usabiaga eta Iker Galartza zen, eta irabazleak honakoak dira: Arroxa Borda Egia eta Jaione Uranga Arocena.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarakoklikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide