Pirinioetara irteera antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Uztarria.eus 2012ko ira. 19a, 12:52

Zapatuan, hilak 22, Azpeititik Ezkaurrera joango dira eta igandean, Ohri mendira. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, da.

Pirinioetara asteburupasa antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak datorren astebururako. Hilaren 22an, zapatua, irtengo dira 06:00etan plazatik,eta Ezkaurrera joango dira. Igandean, berriz, Ohri igoko dute, eta eta arratsaldean itzuliko dira Azpeitira.

Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, da, eta mendizaleen tabernan inskribatu behar da. Bazkideek 65 euro ordaindu beharko dute, langabetu eta ikasleek, berriz, 55 euro. Gainontzekoek 70 euro ordaindu beharko dute. Behin hori ordainduta, aterpetxeko egonaldia, gosaria eta jatordu bat eta autobusa izango dituzte izena ematen dutenek. Lo zakua emateko esan dute antolatzaileek eta ibilaldian parte hartzeko federatuta egon behar da.

Kuota ordainketa

Lagun Onak Mendi Bazkunak datozen egunetan kobratuko ditu 2012ko bazkidetza kuotak. Beste urteetako gisan, 12 eurokoa da kuota.

Joan den asteburuan Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta egindako bi ekimenetako argazkiak ikusteko egin klik hemen eta hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide