Imanol Zubizarretaren elkarrizketa digitala orduz aldatu da

Uztarria.eus 2012ko ira. 19a, 19:49

Bihar, irailak 20, izango da Uztarrian Iraurgi Saskibaloiko jokalaria, baina 11:30etik 12:30era. Bidali ordurako zure galdera hona.

Imanol Zubizarreta azpeitiar saskibaloi jokalaria izango da Uztarria.com-en udako opor osteko lehen elkarrizketa digitalaren protagonista.

Elkarrizketa digitalerako hasieran iragarritako ordua, ordea, aldatu egin da. Bihar, irailak 20, izango da Uztarrian Iraurgi Saskibaloiko jokalaria, baina 11:30etik 12:30era, eta ez 10:00etatik 11:00etara.

Bidali ordurako zure galdera hona.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide