Azpeitiko Juan Antxieta Musika Eskolan sei eta zazpi urteko gaztetxoentzako musikako ikastaroan izena emateko aukera zabalik dute, irailaren bukaera arte. Izena eman edota informazioa jasotzeko musika eskolara joan ala 943 81 62 63 telefonora deitu behar da.