Azoka egunetan Azpeititik Urrestillarako autobus zerbitzua irailaren 25etik martxan izango da berriro

Uztarria.eus 2012ko ira. 21a, 20:51

11:30ean izango da eta anbulatorio aurrean eta Artetxe hotela zenaren aurrean hartu ahal izango da.

Azoka egunetan Azpeititik Urrestillarako autobus zerbitzua datorren asteartetik, irailaren 25etik aurrera, martxan izango da berriro. Urteetan egon zen zerbitzu hori eten egin zuten orain dela hilabete batzuk. Orain, eta "auzotarrek eginiko eskaerari erantzuna eman" nahirik, Udalak berriro jarriko du astearte goizetan azokatik Urrestillara itzultzeko autobusa.

11:30ean izango da eta anbulatorio aurrean eta Artetxe hotela zenaren aurrean hartu ahal izango da. Urrestillatik Azpeitira etortzeko, berriz, Beizamatik abiatzen den autobusa erabili ahal izango da, orain arte bezala. Zerbitzua urte guztian zehar eskainiko dela jakinarazi du Udalak, abuztuan ezik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide