Giro ona Bigarren Fanzine egunean

Urola Kostako Hitza 2012ko ira. 24a, 13:04

Zapatuan Azpeitian elkartu ziren fanzine zaleak, bertan ospatzeko Bigarren Fanzine Eguna. Gaztetxean "azoka alternatiboa" egin zuten arratsaldeko lehen orduan, musikak eta ikus-entzunezko proiekzioek lagunduta. Era guztietako fanzineak, formatu guztietako diskoak, pin-ak, elastikoak… ikusteko eta erosteko aukera izan zuten bertaratu zirenek. Arratsaldean hainbat musika taldek Urtzi eta Txarrantxa tabernetan kontzertuak eman zituzten, eta gauean kontzertu gehiago izan zen gaztetxean bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide