Ezohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2012ko ira. 24a, 13:35

Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 19:00etan hasita, eta Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako mahaiak osatzeaz, Azpeitiko Udalaren eta Hitza-ren arteko hitzarmenaz, Bildu taldeak proposatutako "preso gaixoen eskubideen aldeko mozioaz" eta hilaren 26an, asteazkenean, egingo den grebaz arituko dira.

Azpeitiko Udalak gaur, astelehena, Udalbatza Osoaren ezohiko bilkura egingo du, 19:00etan hasita, udaletxeko Areto Nagusian.

Gai-ordenaren arabera, honako puntuak landuko dituzte:

1.- Eusko Legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeetarako mahaiak osatzea: zozketa.

2.- Azpeitiko Udalaren eta Hitza-ren arteko hitzarmena onartzea.

3.- Bildu taldeak proposatu duen "Preso gaixoen eskubideen aldeko mozioa" onartzea.

4.- 2012ko irailaren 26an egingo den greba.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide