Etxez etxeko laguntza edota geriatriako ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2012ko ira. 24a, 14:17

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak etxez etxeko laguntzan edota geriatrian lan egin nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du. Izena emateko azken eguna hilaren 28a, ostirala, izango da.

Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak etxez etxeko laguntzan edota geriatrian lan egin nahi dutenentzat ikastaroa antolatu du. Ikastaroa 300 ordukoa izango da, horietatik 200 teorikoak izango dira eta 100 praktikoak.

Ikastaroaren prezioa 50 eurokoa izango da eta saioak 15:30ean hasi eta 19:00etan bukatuko dira. Izena emateko azken eguna irailaren 28a, ostirala, izango da eta inskripzioa Gizarte Zerbitzuen Sailean egin behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide