Katekesian izena emateko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2012ko ira. 25a, 11:47

Izena ostegunean eta ostiralean eman ahal izango da, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara bitartean, Parrokiako lokalean edota parrokiaren Sanjuandegiko lokalean.

Azpeitiko Parrokian katekesiko ikasturte berria hastera doaz, eta han parte-hartu nahi duten haurrek izena emateko epea zabaldu dute. 2006an jaio eta aurten sei urte batetzen dituzten umeen gurasoek eman behar dute izena ostegunean eta ostiralean, 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara artean, Parrokiako lokalean (Done Jakue kalean Frontoi Txikiaren ondoan) edota parrokiaren Sanjuandegiko lokalean (Barrenetxe 4an).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide