Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako oinarrizko argazkilaritza ikastaroan plazak bete dira dagoeneko. Hori dela-eta, izen-ematea itxi egin dute, eta taldea osatu. Dena den, elkartekoek adieazi dutenez, datorren urtarrilean beste ikastaro bat antolatuko dute, eta "zerrendatik kanpo gelditu direnak kontuan hartuko dira".