Erdi Aroko eta Stock azokak izango dira asteburuan Alde Zaharrean. Horren harira, hainbat ekimen izango dira zapatuan eta igandean. Azoken bigarren egunean, igandean, Metal Boskotea euskal kanten kontzertua ematekoa zen Sanagustin kulturgunean, baina bertan behera gelditu da bi taldekidek ezingo dutelako bertaratu. Sanagustin kulturgunekoek adierazi dutenez, "atzeratu egingo dugu eta data berri bat jartzean hemen izango dira".
Dena dela, beste hainbat ekimenez gozatzeko parada izango da asteburuan. Musikak izango du tartea asteburuan, izan ere, Udal Musika Bandak eta Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek kalejirak egingo dituzte, zapatuan eta igandean hurrenez hurren, eta Guretzat txaranga ere Alde Zaharrean ibiliko da igandean giroa berotzen.