Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 20:00etan hasita, udaletxeko Areto Nagusian. Hemen bertan jorratuko diuzten gaien zerrenda:
1.- Auzaraza Eremurako Plan Bereziaren tramitazioa: hasierako onarpena.
2.- Kultura eta festa alorreko eginkizunak emateko Azpeitiko Udalaren eta Juan de Antxieta Musika Eskolaren arteko hitzarmena onartzea.
3.- KUTXAko gobernu organoan Batzar Orokorretarako ordezkari baten izendapena.
4.- Gizarte Sailak, bere idatzietan erabiliko duen anagrama onartzea.
5.- Igogailu berriak jarri eta aldatzeko eman diren obra baimenei dagozkien Eraikunta, Instalazio eta Lanen gaineko Zergaren kuotan hobaria ematea.
- Euskal herria, 5eko eraikuntza
- Olazko Amaren Plaza, 1eko eraikuntza
- Barrenetxe auzoa, 4ko eraikuntza
- Barrenetxe auzoa, 6ko eraikuntza
- Joan XXIII, 5eko eraikuntza
- Arana kalea, 1ko eraikuntza
- Urbitarte auzoa, 8ko eraikuntza
- Garmendia auzoa, 12ko eraikuntza
- Arria-gain etxea
- Garmendi auzoa, 14ko eraikuntza
- Pablo VI auzoa, 14ko eraikuntza
- Euskal Herria, 3ko eraikuntza
6.- 2012ko otsailean, martxoan eta apirilean emandako ebazpenen berri ematea.
7.- Galdera eta erreguak.