'Gazteak, euskara eta hitanoa Azpeitian' mahai-ingurua, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2012ko urr. 3a, 11:25

Euskarak Azpeitian bizi duen egoera aztertuko da, lau azpeitiarrek burututako ikerketen harira, arreta gazteengan eta hitanoaren erabilpenean jarrita. Josu Goenaga, Maitane Izagirre eta Maddi Aranguren dira ikerlariak eta hizlari ariko direnak (Eider Alkorta ere parte hartzekoa zen hasieran, baina ezin izango du etorri). Moderatzaile lanetan Kike Amonarriz ariko da, Izagirre eta Arangurenen tutorea izan baita hauek egindako ikerketa lanetan. Azaroaren 3an Su ta Gar izango da Sanagustinen.

Lehen ikerketa, Josu Goenagak eta Eider Alkortak burutu zuten 2001ean Azpeitiko Euskara Patronatuaren beka baten laguntzaz. Beraiek duela hamarkada bat aurkitu zuten egoera azalduko dute eta orduan proposatu zituzten lan-ildoak. Ikerketa hau, bestalde, baliagarria gertatuko zaigu beste bien abiapuntu gisa, ondorengo hamarkadako bilakaeraren nondik norakoak hobeto ulertzeko.

Maitane Izagirrek eta Maddi Arangurenek aurkeztuko dituzten ikerketak, HIZNET Hizkuntza-plangintza graduondoaren sakontze-egitasmo gisa landutako lanak dira. Izagirrek hitanoaren erabilera aztertu du bereziki eta Arangurenek ikuspuntu eta metodologia kualitatiboa erabiliz hurbildu da gazteen erabilerara.

Mahai-ingurua gidatzen Kike Amonarriz izango dugu. Besteak beste, euskal filologian lizentziatutako soziolinguista da bera, eta HIZNET-eko irakasleetako bat. Izagirrek eta Aranburuk egin dituzten ikerketa lanetan tutore izan dute tolosarra.

Partaideak: Josu Goenaga, Maitane Izagirre eta Maddi Aranguren.
Moderatzailea: Kike Amonarriz.
Ordua: 19:00.
Iraupena: Ordubete inguru + entzuleen galderak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide