Asteburu honetan bi film emango dituzte Soreasu antzokian: El Irlandes eta Lily la princesa hada. El Irlandes 12 urtetik gorakoei dago zuzenduta, eta Lily la princesa hada edonori.
Bost emanaldi izango dira guztira. Zapatuan, hilak 6, 19:30ean eta 22:00etan El Irlandes filma emango dute. Igandean, 16:30ean, Lily la princesa hada ikusi ahal izango da, eta 19:30ean, El Irlandes. Astelehenean, berriz, emanaldi bakarra izango da 21:30ean hasita, eta El Irlandes pelikula ikusteko parada izango dute bertaratzen direnek.