Igande honetan Iraurgi Saskibaloi Elkartearen Saskibaloi Eskolako ikasturte berriko aurreneko saioak izango dira. Lehen Hezkuntzako hirugarren mailatik hasi eta seigarren mailara arteko neska-mutilentzat da eskola. Eta, LH3koentzat eskolak doan izango dira.
Igandean, 2004. urtean jaiotako mutilek 10:00etan dute saioa Azpeitiko kiroldegian; 2003an jaiotako mutilek, 11:30ean, Urola Ikastolan; eta, 2002an eta 2001ean jaiotako mutilek, 10:00etan, Urola Ikastolan.