Baigerako ile apaindegia zabalik dago

Uztarria.eus 2012ko urr. 4a, 12:18

Hilaren 18an Iparraldera ibilaldia egingo dute, eta hilaren 8tik aurrera eman ahal izango da izena. 

Baigera, jubilatu eta pentsiodunen elkarteak, jakinarazi duenez, gizon eta emakumeentzako ile apaindegia zabalik dago astearteaz geroztik, 09:30etik 13:00etara, eta 15:00etatik 19:30era. Asteartetik ostiralera bitartean egongo da irekita, Baigera I-eko hirugarren solairuan.

Iparraldera ibilaldia

Urriaren 18an, osteguna, ibilaldia egingo dute Iparraldera. Donezteben bazkaldu eta Donostia bisitatuko dute, gainera. Ibilaldirako sarrerak hilaren 8an jarriko dituzte salgai, eta hilaren 12ra arte egongo dira eskuragarri, ohiko lekuan.

Ikastaroetan lekua

Baigerakoek adierazi dutenez, antolatu dituzten hainbat ikastarotan izena emateko tokia dago oraindik ere. Gimnasia, Yoga, eskulan, gantxilloe ta saloiko dantzen ikastaroan dago inskribatzeko aukera, oraindik. Informazio gehiago behar duenak Baigera I-ean edo Baigera II-an eskatu dezake.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide