Azpeitiko Kultur Mahaiaren bazkideen arteko zozketaren emaitzak

Hilero egin ohi duen moduan, Kultur Mahaiak eskura dituen gaiak zozkatu egiten ditu bere bazkideen artean. Hil honetan, bost kultur ekitalditarako sarrerak, liburuak eta bailarako baserritarren produktuekin osatutako otarra izan dira. Baserritarren esku zabaltasunari esker, urte beteko epean hiru otarra zozkatzeko aukera du Kultur Mahaiak, produktuentzat garai berrien ataria den bakoitzean —hau zozkatu den bigarren otarra da—. (Bazkide egin zaitezke zu ere; urtean 10€)

Emaitzak:

- Bakarrik (Solitos) umorezko antzezlan muturako bi sarrera (urriak 14): Joseba Eizagirre.

- Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiko ostiraleko kontzertuetarako bi sarrera (urriak 19): Josu Plazaola.

- Aitzealdenk! Zuzenean jaialdiko zapatuko kontzertuetarako bi sarrera (urriak 20): Ana Bereziartua.

- Alur dantza taldearen Izanak dirau ekitaldirako bi sarrera (urriak 28): Mikel Belar.

- Bailarako baserritarren produktuekin osatutako otarra ederra: Lurdes Isart.

- Egunero hasten delako (Ramon Saizarbitoria) eta Letra txikiz bada ere (Juan Mari Irigoien) liburuak: Iraia Bereziartua.

Eta azaroaren hasieran delako hau ere zozketan sartu dute:

- Su ta Gar taldearen kontzerturako bi sarrera (azaroak 3): Hodei Tena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide