Azaroaren 7an epaituko dute Josu Urbieta, Parisen

Uztarria.eus 2012ko urr. 4a, 13:37

Epaiketara joan nahi dutenek izena eman dezakete dagoeneko Orkatzen. 2010eko ekainaren 10ean atxilotu zuten Urbieta ustezko etakidea, Lemosin eskualdean, Vars sur Roseixen, Frantzia erdialdean, eta La Santeko espetxean dago preso.

Azaroaren 7an epaituko dute Josu Urbieta Pow (Azpeitia, 1978) Parisen. Epaiketara joan nahi dutenentzat izen-ematea zabaldu dute Orkatzen, eta inskribatu daiteke dagoeneko. Izena emateko azken eguna urriaren 8a, astelehena, izango da. Hala, urriaren 9an, asteartean, Parisera joango direnek, bidaia antolatzeko bilera egingo dute 21:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. 

2010eko ekainaren 10ean atxilotu zuten ustezko etakidea Lemosin eskualdean, Vars sur Roseixen, Frantzia erdialdean, eta La Santeko espetxean dago presoBerri agentzien arabera, auto bat lapurtzen ari ziren hiru lagun, tartean Urbieta, eta beste biek ihes egin zuten. Horien arabera, atxilotzeko unean ETAkoa zela esan zuen atxilotuak eta, arma bat zuen soinean.

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
Juan Karlos Arruti (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten. 
Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten. 
Jabi Agirre. Sevilla II (Espainia) preso, 957 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
Joseba Segurola. Lannemezan (Frantzia) preso, 269 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
Josu Urbieta (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide