Adinekoentzat opor programa abian jarri dute

Uztarria.eus 2012ko urr. 5a, 12:43

Eskaerak urriaren 9a bitartean egin behar dira, baina aurreko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik.

Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik azaldu dutenez, Imsersok 2012-2013 denboraldiko helduentzako opor programa abian jarri du eta eskaerak urriaren 9a bitartean egin behar dira.

Aurreko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imserso datuak badituelako. Gainontzekoek, Internet bidez egin behar dituzte eskaerak helbide honetan. Izena ematea Internet bidez egin behar den arren, laguntza behar duten herritarrek Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezakete 08:30etik 14:00etara eta bertan izena emateko laguntza jasoko dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide