Miel Anjel Elustondok (Azpeitia, 1958) Zozoen elean liburua aurkeztu berri du, Utriusque Vasconiae argitaletxeak Solas literarioak bildumaren baitan kaleratu duen lehenengo liburua, hain zuzen. Euskarazko hainbat hedabidetan plazaratutako 27 elkarrizketa jaso ditu liburuan, eta Argia.com-en adierazi duenez, "ez dakit noiz hasi nintzen elkarrizketa hauek egiten, ezta garrantzitsuenak zeintzuk diren ere, eta ez zait inporta". Argia-n, Berria-n, Euskaldunon Egunkaria-n eta Administrazioan Euskaraz-en argitaratutako elkarrizketak daude liburuan.