[azpeitiazz.com]
Txostenaren arabera, ia %14an murriztu da edalontziekin sortutako zaborra. Dena den, zero zabor posible dela ondorioztatu da eta edalontzien bilketa egokian dago gakoa
Azterketa honen helburua, egoeraren argazkia egitea da, ondoren aurrera begirako ekinbideak zehazteko. Besteak beste, Urola Erdiko Mankomunitatearekin bilduko da AZZ
Jaiak zero zabor txostena kaleratu berri du AZZek. Honen arabera, ia %14an murriztu da zaborra. Dena den, ezusteko handiena, galtzen den edalontzi kopuruarekin hartu dute. Horregatik, bilketa sistema hobetu beharra da lehentasuna.
Balantze ekonomikoak ere, oso datu adierazgarria jarri du mahai gainean: 5.477,89 euroko aldea dago edalontzi berrerabilgarrien sistemaren alde, erabili eta botatzen diren edalontziekin alderatuz.
Arlo sozialean, txostenean jaso denez, "kontsumo ereduaren inguruko hausnarketa
bultzatzen du maila kolektiboan nahiz indibidualean eta modu eraikitzailean".
Bukatzeko, Azpeitia Zero Zaborretik, eskerrak eman nahi zaizkie ekimen honetan parte hartu duten eragile zein herritar guztiei, Haujijijai Festa Baztordeari, Txosna Batzordeari eta Azkoitia Zero Zabor taldeari bereziki.