Marikruz Aizpuru hil da, 103 urterekin

Uztarria.eus 2012ko urr. 10a, 18:51

Marikruz Aizpuru, 'Maikutx', jaiotetxe atarian, 100 urte bete berritan.

Urrestillako Makibar-Etxeberri baserriko alaba atzo, asteartea, hil zen. Hileta elizkizuna bihar izango da Urrestillako parrokian. Uztarria aldizkarian hari egindako elkarrizketa argitaratu zen 2009an, 100 urte egin zituenean.

Marikruz Maikutx Aizpuru, 103 urteko urrestildarra, hil da. Makibar-Etxeberri baserriko alaba, han eman ditu bizitzako azken urteak, ilobekin, ia hirurogei urtez Donostian bizi eta gero. Atzo, asteartea, hil zen. Hileta elizkizuna bihar, osteguna, izango da, Urrestillako parrokian.

Joan den maiatzaren 3an bete zituen Marikruz Aizpuruk 103 urte. Uztarria aldizkarian hari egindako elkarrizketa argitaratu zen 2009an, 100 urte egin zituenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide