Azpeitiko hiru bikote izango dira Euskal Herriko XXXVI. Dantza Txapelketan

Uztarria.eus 2012ko urr. 11a, 12:39

Jon Ibarguren eta Idoia Besada, iazko txapelketako bikote irabazlea, Nestor Basterretxea eskultorearekin.

Igandean, hilak 14, izango da dantzarien lehia, eta Euskal Herriko hamabi bikotek hartuko dute parte. Horietatik hiru azpeitiarrak dira: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada iazko irabazleak.

Igandean hamabi bikotek jokatuko dute Euskal Herriko XXXVI. Dantza Txapelketa Seguran, eta horietatik hiru bikote Azpeitikoak izango dira: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Maialen Aldalur, eta Jon Ibarguren eta Idoia Besada, iazko bikote irabazlea. Atzo, asteazkena, aurkeztu zuten txapelketa Garazi Lopez Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendariak, Eluska Gerriko Segurako alkateak, Xabier Mendizabal Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko presidenteak eta Andoni Salas ETBko produktoreak.

Segurako txapelketan hamabi bikote ariko dira, eta bikote bakoitzak txistuz fandangoa eta trikitiaz arin-arina dantzatu beharko dute. Txistua jotzen Ixilkara elkartekoak ariko dira eta trikitia
jotzen Joseba Iparragirre eta Ander San Jose. Dantzen epai-mahaia osatuko dutenak dira: Gabriel Alonso, Izaskun Iturri, Jone Idiazabal, Karlos Sarriegi eta XabierMendizabal. Jantzien epaileak, berriz, Ainhoa Mendiburueta German Nestares.

Gipuzkoar dantzariak dira txapelketa jokatuko duten gehienak, zortzi hain justu; gainontzeko
lauak bizkaitarrak dira. Gipuzkoan euskal dantzaren alorrean egiten den lana azpimarratu du Lopez de Etxezarreta, Aldundiko Kultura zuzendariak, "Gipuzkoan 60 dantza talde baino gehiago
ditugu, ia herri guztietan dago dantza talde bat, eta ia herri guztietan dugu euskal dantza ikasteko aukera". Gipuzkoako dantza talde eta eskola desberdinetan 5.000 pertsonatik gora dabilela
esan dute.

Euskal Herriko XXVI. Dantza Txapelketa eitb.com webgunean zuzenean ikusteko aukera egongo da. Eta, igandean bertan, 21:45ean emango dute ETB-1en.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide