Gaur, urriak 11, 50 urte dira Joxe Aranburu Keixeta (Aratzerreka, 1881) aizkolaria hil zela. Aratzerrekako Olaberri baserrian jaio zen, baina gero Urrestillako Keixeta baserrian bizi izan zen.
1912an hasi zen Keixeta plazaz plaza aizkora apustuak egiten eta 31 apustu garrantzitsu jokatu eta irabazi zituen. 50 urterekin erretiratu zen, 1931. urtean. Gero, beste aizkolari batzuen prestatzaile gisa aritu zen lanean. 81 urterekin zendu zen Keixeta.
Aurtengo sansebastianetako haurren danborradako karrozaren gaia Azpeitia kirolean eta musikan ardatz izan zen, Joxe Aranburu Keixeta hil zela 50 urte eta Akilino Amezua organo-egilea zendu zela 100 urte bete direlako aurten. Bi herritarren omenez egin zuen karroza Rebeka Larrañagak.