Atzo, asteazkena (urriak 10), Norteko ferrokarrila. Trena bertsolarien begitan hitzaldia izan genuen, Mikel Aizpuruk emana. Trenaren sorrerak eta garapenak nolako erreakzioak eragin zituen ezagutu genuen, bertsolarien jarduna aztertuta. Bideoan, Jose Manuel Lujanbio Txirrita-k 1931ean trenari jarritako bertsoak entzuten dira.