'Bakarrik (Solitos)' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko urriaren 12a

Jone Azkue eta Ixidro Arrieta izan dira sarituak. Emanaldia igandean, urriaren 14an, izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan. Beste zozketa bat ere abian du Uztarriak, Aitzealdenk! Zuzenean 02 jaialdirako. Kasu horretan, parte hartzeko epea urriaren 16an bukatuko da.

Jone Azkuek eta Ixidor Arrietak Bakarrik (Solitos) antzezlana ikusteko bina sarrera irabazi dituzte Uztarriaren zozketanZein hizkuntzatan izango da antzerkia? zen erantzun beharreko galdera, eta antzezlana mutua dela, erantzun zuzena. Emanaldia igandean, urriaren 14an, izango da Sanagustin kulturgunean, 19:00etan.

Beste zozketa bat ere abian du egunotan Uztarriak, Aitzealdenk! Zuzenean 02 jaialdirako. Kasu horretan, parte hartzeko epea urriaren 16an bukatuko da, 10:00etan.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide